
Horrela, hezur-muinean arazoren bat izanez gero, transplante batek, hezur-muin berri eta osasuntsu bat eman diezazuke. Honetara joko da, gaixoak zenbait gaixotasun dauzkanean, adibidez, leuzemia bezalako kantzerren aurrean. Bestetik, erabilgarria gerta daiteke, kantzerraren aurkako tratamendu gogor batek, odoleko zelula osasuntsuak hiltzen dituenean.
Zenbait kasutan, kantzerra duten pertsonek, hezur-muin zati bat donatzen dute tratamendua hasi aurretik, gerora behar izango dituen transplanteetarako. Halere, gehienetan, hezur-muin berria emaile batetik etorriko da, familiakoa nahiz ezezagun bat izango dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario