Ondorengo mekanismoa jarraitu beharko litzateke. Hasteko, ezinbestekoa da, ebakuntzan zehar espezialistak txandakatzen joatea. Ehun mota, adina, sexua eta azalaren kolorearen arabera, aurpegia kendu eta aldatzen da. Ebakuntzak 8 eta 15 ordu artean iraun dezake eta ondoren, beste 10 edo 14 egunez egon beharko du pazienteak ospialean.
Ekipo mediko batek emailearen aurpegia aterako du, burmuineko heriotz baten kasuan non bihotzak funtzionatzen jarraitzen duen. Ondoren, aurpegia hartzailearen 8 odol hodietara konektatu beharko da, ondoren aurpegiak beharko dituen elikagai eta oxigenoa iristeko honetara. Gauza bere egingo da aurpegiaren mugimenduez eta ahalmen sentsitiboaz arduratzen diren nerbioekin.
Transplantearen ondoren ezinbestekoa da medikamentuak hartzen jarraitzea bizi guztian zehar, horrela immuntate sistemaren funtzioa ezabatu egingo dute. Halere, honek aurrerago infekzio larriak edo kantzerrak garatzeko arriskua handitzen du.
Baina alde etiko bat ere badu. Esan behar da transplanteak ez diola hartzaileari emailearen aurpegiaren itsura bera emango, muskulatura eta hezurrak ezberdinak baitira bi kasuetan. Aurpegiko mugimenduak burmuinak eragindakoak dira, horrela, aurpegiak expresatuko duen pertsonalitateak hartzailea gogoraraziko digu.
Gaur egun, ezinbestekoa da emailea bizirik egotea eta honen familiartekoak dira aurpegiko azala kenduko zaion esango dutenak. Ondoren, bizirik mantentzen duen makina deskonektatuko da, gogoratu burmuinaren heriotza dela bere egoeraren sortzaile. Posible da baita ere, aurpegia eman ondoren eta makina deskonektatu aurretik emailea esnatzea.
Erresuma Batuan, arazo psikologiko guztiek eta emaitza txarrak izateko probabilitate altuek, prozedura hau onartzea ekidin dute. Frantzian ordea, aurreko abuztuan onartu zen ebakuntza hau lehenengo aldiz.

No hay comentarios:
Publicar un comentario