Ehun-ingeniaritza jakintza-arlo anitzeko zientzia bat da. Zientzia horrek ingeniaritzako eta osasun-zientzietako oinarriak erabiltzen ditu egitura biologikoak garatzeko, jatorrizko ehunen edo organoen funtzioa berreskuratu, mantendu edo hobetzeko asmoarekin. Funtsean, ehun-ingeniaritzaren helburua ehunak edo organoak laborategian ekoiztu eta ondoren transplantatzea da. Horretarako, lehenik eta behin, zelula-mota egokia identifikatu eta isolatu behar da; erraz hazi eta ugalduko dena, eta eskaria asetzeko gai izango dena.
Zelula horiek era askotakoak izan daitezke. Egokienak norberaren zelulak dira, errefus-arriskua saihesten baitute. Hala ere, askotan ezinezkoa izaten da gaixoaren beraren zelulak lortzea. Beste aukera bat beste gizaki baten edo beste espezie baten ehunak erabiltzea da. Baina, horretarako, ehun horien bateragarritasuna hobetzea falta da eta infekzioak edo zoonosiak —animaliek gizakiei kutsatutako gaixotasunak— ez gertatzeko biosegurtasun-neurriak gogortzea.
Azken urte hauetan, zelula amen teknologiak beste aukera bat eskaini du. Zelula horiek edozein zelula bihurtzeko gaitasuna dutenez, bihotz-balbulak sortzeko, sudurreko kartilagoak eratzeko edota gernu-maskuria ordezkatzeko erabili dira. Ehun-ingeniaritzaren adar horrek erabilpen ugari eta merkatu-aukera zenbatezinak ditu, nahiz eta hasi berria den eta garatzeko oztopo etiko eta politiko bortitzak dituen.

Informazio hau, zientzia.net -etik jaso dut. Bertan edozein gairi buruzko artikuluak aurki ditzakezue eta esango nuke, web orri hori benetan fidagarria dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario