martes, 19 de enero de 2010

Kaixo guztioi! Oraingo honetan agur esatea tokatzen zait. Espero dut orain arte hemen ikusitakoa zuentzat baliagarri edo gutxienez interesgarria izatea. Badakigu gaur egun asko direla mota honetako gaixotasunak pairatzen dituen jendea. Horrez gain, badakigu transplante batek berriro hastea suposa dezakela jende askorentzat, ikusi dugun moduan intsulina edo dialisiak alde batera utzi eta ahal duen moduan bizi berri bat hasteko aukera emango diela. Horregatik, egoera honetan ikusten den edozein pertsonari esan nahi diot aurrera egiteko, bizitzara eusteko.
Gainontzekoei, ahal duen moduan laguntzeko eskatu nahi dizuet, donazio baten bidez pertsona baten bizitza salba baitezakegu.

lunes, 18 de enero de 2010

KLONATUTAKO BEHI-EHUNEKIN TRANSPLANTEAK

Klonazioaren abantaila handietako bat norberaren neurrira egindako transplanteak izango direla esaten da eta, ildo horretatik, aurrerapauso garrantzitsua eman dutela iragarri dute Advanced Cell Technology (ACT) laborategi estatubatuarrak, Harvard Mediku Eskolak eta Bostongo Umeen Ospitaleak. Klonazioz lortutako behi-ehunak laborategian hazi eta bihotz, hezur eta giltzurrun bihurtu dituzte.
Horretarako, klonatutako enbrioia 5-6 astez behi baten sabelean hazten utzi dute, organo-ehunak era zitezen, gero erauzi eta prozesua laborategian amaitzeko. Horrela, miniorganoak lortu omen dituzte. Gero, behi emaileari, hau da, jatorrizko ‘klonari’, giltzurrun horietako bat transplantatu diote. Nature Biotechnology aldizkariaren bidez iragarri dutenez, transplantatutako giltzurruna hainbat funtzio betetzeko gai izan da, eta ez da errefusarik gertatu.
Ikertzaileen arabera, berria oso garrantzitsua da errefusarik sortzen ez duten transplanteak egin daitezkeela frogatu dutelako. Izan ere, ohiko transplanteekin beti dago errefusa gertatzeko arriskua, beste baten organoa eta beste baten informazio genetikoa direlako; baina organoa norberaren material genetikotik abiatuta hazten bada, hau da, klonazioz, errefusaren arazoa errazago gaindi daiteke.
Behitik gizakira alde biologikoak eta legezkoak daude, ordea. Legez, giza enbrioiak ezin dira 14 egun baino gehiago in vitro hazi eta ezin da horiek baino helduagoak direnetatik ehunik erauzi. Beraz, giza organoak zeluletatik abiatuta garatu beharko lirateke laborategian, eta ez, behiekin egin duten bezala, enbrioien ehunetatik.

Informazio hau www.zientzia.net -etik hartu dut.

jueves, 14 de enero de 2010

ZER DAKIGU EHUN-INGENIARITZARI BURUZ?

Herrialde garatuetako osasun-sistemek sarri egin behar izaten diote aurre ehunak galdu dituztenen beharrei, edo organoak behar bezala lan egiten ez dieten gaixoenei. Gabezia horiek larriak dira eta haientzako irtenbideak, garestiak. Orain arte, transplanteen edo ordezko sistema mekanikoen bidea urratu dute medikuek, baina, poliki-poliki, ordezko ehunak eta organoak laborategian sintetizatzeko aukera errealitate bihurtzen ari da.
Ehun-ingeniaritza jakintza-arlo anitzeko zientzia bat da. Zientzia horrek ingeniaritzako eta osasun-zientzietako oinarriak erabiltzen ditu egitura biologikoak garatzeko, jatorrizko ehunen edo organoen funtzioa berreskuratu, mantendu edo hobetzeko asmoarekin. Funtsean, ehun-ingeniaritzaren helburua ehunak edo organoak laborategian ekoiztu eta ondoren transplantatzea da. Horretarako, lehenik eta behin, zelula-mota egokia identifikatu eta isolatu behar da; erraz hazi eta ugalduko dena, eta eskaria asetzeko gai izango dena.
Zelula horiek era askotakoak izan daitezke. Egokienak norberaren zelulak dira, errefus-arriskua saihesten baitute. Hala ere, askotan ezinezkoa izaten da gaixoaren beraren zelulak lortzea. Beste aukera bat beste gizaki baten edo beste espezie baten ehunak erabiltzea da. Baina, horretarako, ehun horien bateragarritasuna hobetzea falta da eta infekzioak edo zoonosiak —animaliek gizakiei kutsatutako gaixotasunak— ez gertatzeko biosegurtasun-neurriak gogortzea.
Azken urte hauetan, zelula amen teknologiak beste aukera bat eskaini du. Zelula horiek edozein zelula bihurtzeko gaitasuna dutenez, bihotz-balbulak sortzeko, sudurreko kartilagoak eratzeko edota gernu-maskuria ordezkatzeko erabili dira. Ehun-ingeniaritzaren adar horrek erabilpen ugari eta merkatu-aukera zenbatezinak ditu, nahiz eta hasi berria den eta garatzeko oztopo etiko eta politiko bortitzak dituen.

Informazio hau, zientzia.net -etik jaso dut. Bertan edozein gairi buruzko artikuluak aurki ditzakezue eta esango nuke, web orri hori benetan fidagarria dela.

miércoles, 13 de enero de 2010

Web orri bat aurkitu dut non EAEko donazio eta transplanteetako programen 2007ko
datuak aurkezten diren, baita azken bost urteotan izan duten eboluzioa ere.
Hemen uzten dizuet link- a, interesgarria irudituko zaizuelakoan.
http://www.habe.euskadi.net/s23-4728/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/memoriak/trasplanteak.pdf

lunes, 11 de enero de 2010

AURPEGIKO TRANSPLANTEA

Aurpegiko transplante bat azal txertaketa bat da, non pazientearen aurpegia, emaile batenarengatik aldatzen den. Prozedura hau jarraituko da, gaixotasun, malformazio, erredura edo traumatismo baten ondorioz aurpegia desitxuratua duten pertsonengan.
Ondorengo mekanismoa jarraitu beharko litzateke. Hasteko, ezinbestekoa da, ebakuntzan zehar espezialistak txandakatzen joatea. Ehun mota, adina, sexua eta azalaren kolorearen arabera, aurpegia kendu eta aldatzen da. Ebakuntzak 8 eta 15 ordu artean iraun dezake eta ondoren, beste 10 edo 14 egunez egon beharko du pazienteak ospialean.
Ekipo mediko batek emailearen aurpegia aterako du, burmuineko heriotz baten kasuan non bihotzak funtzionatzen jarraitzen duen. Ondoren, aurpegia hartzailearen 8 odol hodietara konektatu beharko da, ondoren aurpegiak beharko dituen elikagai eta oxigenoa iristeko honetara. Gauza bere egingo da aurpegiaren mugimenduez eta ahalmen sentsitiboaz arduratzen diren nerbioekin.
Transplantearen ondoren ezinbestekoa da medikamentuak hartzen jarraitzea bizi guztian zehar, horrela immuntate sistemaren funtzioa ezabatu egingo dute. Halere, honek aurrerago infekzio larriak edo kantzerrak garatzeko arriskua handitzen du.
Baina alde etiko bat ere badu. Esan behar da transplanteak ez diola hartzaileari emailearen aurpegiaren itsura bera emango, muskulatura eta hezurrak ezberdinak baitira bi kasuetan. Aurpegiko mugimenduak burmuinak eragindakoak dira, horrela, aurpegiak expresatuko duen pertsonalitateak hartzailea gogoraraziko digu.
Gaur egun, ezinbestekoa da emailea bizirik egotea eta honen familiartekoak dira aurpegiko azala kenduko zaion esango dutenak. Ondoren, bizirik mantentzen duen makina deskonektatuko da, gogoratu burmuinaren heriotza dela bere egoeraren sortzaile. Posible da baita ere, aurpegia eman ondoren eta makina deskonektatu aurretik emailea esnatzea.
Erresuma Batuan, arazo psikologiko guztiek eta emaitza txarrak izateko probabilitate altuek, prozedura hau onartzea ekidin dute. Frantzian ordea, aurreko abuztuan onartu zen ebakuntza hau lehenengo aldiz.

jueves, 7 de enero de 2010

HEZUR-MUINEKO TRANSPLANTEA

Hezur-muina, hezur batzuen barnean aurkitzen den substantzia esponjotsua da, hala nola, izterreko hezurrean, femurrean agertzen da. Bertan, espezializatu gabeko zelula batzuk aurkitzen dira, ama zelula izenekoak. Hauek ondoren, globulo gorrietan(zeinak oxigenoa garraiatzen duten odolean zehar), globulo zurietan (infekzioei aurka egiten dietenak) edo plaketetan (odolaren koagulazioan laguntzen dutenak)bilaka daitezke.
Horrela, hezur-muinean arazoren bat izanez gero, transplante batek, hezur-muin berri eta osasuntsu bat eman diezazuke. Honetara joko da, gaixoak zenbait gaixotasun dauzkanean, adibidez, leuzemia bezalako kantzerren aurrean. Bestetik, erabilgarria gerta daiteke, kantzerraren aurkako tratamendu gogor batek, odoleko zelula osasuntsuak hiltzen dituenean.
Zenbait kasutan, kantzerra duten pertsonek, hezur-muin zati bat donatzen dute tratamendua hasi aurretik, gerora behar izango dituen transplanteetarako. Halere, gehienetan, hezur-muin berria emaile batetik etorriko da, familiakoa nahiz ezezagun bat izango dena.

martes, 5 de enero de 2010

Youtuben, arteroesclerosiaren gaixotasunaren sorreraren prozesua hobexeago ulertzen lagunduko dizuen bideo bat aurkitu dut hemen duzue.

lunes, 4 de enero de 2010

ENFERMEDAD DE LAS ARTERIAS CORONARIAS

Arteria koronarietako gaixotasuna da, bihotzeko gaixotasunen artean ohikoena eta Estatu Batuetan heriotz kopuru handiena eragiten duena. Horrela, interesgarria delakoan, ondorengo artikulu hau eskeintzen dizuet.
Otros nombres: Arterioesclerosis coronaria

La EAC ocurre cuando las arterias que suministran la sangre al músculo cardíaco se endurecen y se estrechan. Esto se debe a la acumulación de
colesterol y otros materiales llamados placa en la capa interna de las paredes de la arteria. A medida que avanza la placa, fluye menos sangre a través de las arterias. Como consecuencia, el músculo cardíaco no puede recibir la sangre o el oxígeno que necesita. Eso puede conducir a dolor en el pecho (angina) o a un infarto. La mayoría de los infartos ocurren cuando un coágulo súbitamente interrumpe el suministro de sangre al corazón, causando un daño cardíaco permanente.
Con el tiempo, la EAC también puede debilitar el músculo cardíaco y contribuir a la presencia de
insuficiencia cardiaca y arritmias. Insuficiencia cardiaca significa que el corazón no puede bombear la sangre adecuadamente al resto del cuerpo. Las arritmias son cambios en el ritmo normal del corazón.
Instituto Nacional del Corazón, los Pulmones y la Sangre.

Informazio hau medline-tik atera dut, oso web orri interesgarria da medikuntzarekin loturiko edozein gairi buruzko informazioa lortzeko.

sábado, 2 de enero de 2010

SARRERA OROKOR BAT BIHOTZEKO TRANSPLANTEEI BURUZ


  1. ZER DA?
    Duela 20 urte erabiltzen hasi zen prozedura garrantzitsu bat da, gaur egun munduko ia ospitale guztietan erabiltzen dena.

  2. ZEIN MOTAKO PERTSONENGAN EMATEN DA?
    Esan behar da, ezinbestekoa dela ezaugarri konkretu batzuk izatea, transplante batera jasateko aukera izateko. Hasteko, ez da onartzen 55-60 urte baino gutxiagoko pertsona baten kasuan, gaixotasun zehatz batzuetan soilik balioko du, garrantzitsuada gainontzeko organoak egoera ezin hobean izatea edo psikologikoki pertsona oso egonkorra izatea.

  3. PROZEDURA:
    Normalean, emailea, osasuntsua zen eta akzidende batean hil den pertsona bat izango da, hartzailearekiko konpatiblea dena, bai odol taldeari edo bihotzaren tamainari dagokionez beste faktore batzuen artean. Garrantzitsua da, emaileak bihotzeko inolako gaixotasunik ez izatea.

  4. ERREFUSA:
    Oso ohikoa da, hartzailearen organismoak bihotza gorputz arrotz baten moduan identifikatzea eta horrela, bere immunitate sistemak honen aurkako antigorputzak sortzea. Hau dela eta, transplante bat eta gero, asko dira beren gorputzen erantzun immune normalen desagerpena eragingo duten farmakoak hartuko dituzten pazienteak.

  5. SUSPERTZEA:
    Bihotzeko transplante batek arrakasta duenean, paziente gehienak gai dira bizi gutxi boragehera normal bat jarraitzeko. Hartzaileen %80-k bizitza aktibo bat eramango du urte betera eta batzuk 10 urte baino gehiago bizitzera iritsi dira transplantea eta gero.
    Horrela bide hau soilik jarraituko da, hau denean gaixoarentzat bizitzeko esperantza bakarra eta guztia ondo joateko probabilitate errealak daudenean.