Zirrosia, gibelean agertzen den orbain multzo bat da. Hau, lesio edo iraupen handiko gaixotasunek sor dezakete. Horrela, orbainez beterikjo ehun honek ezingo du bere funtzioa bete, hala nola, proteinak sortu, infekzioei aurre egin, odola garbitu, elikagaien digestioan lagundu edo energiaren metaketa. Horrela, zirrosiak ondorengo arazoak ekar ditzake.
· Hemorragiak erreztasun handiarekin ager daitezke eta baita sudurrean odola ere
· Abdomen eta hanken handipena
· Gibelean sartzen den zainean presioaren handipena
· Hestegorri eta urdaileko zainen dilatazioa
· Giltzurrunetako gutxiegitasuna
Horrela, zirrosia pairatzen duten gaixoen %5ak gibeleko kantzerra izango du ondoren.
Zirrosiak hainbat kausa izan ditzake. Estatu Batuetan, kausa ohikoenak, alkoholismoa eta hepatitisa dira. Ez dago orbainak desagertaraziko dituen tratamendurik, halere, komenigarria da gaixotasuna tratatzea, hau okertzea ekiditeko. Baina orbain kopurua handiegia bada, gibeleko transplante batera joko dute medikuek.
Kasu gehienetan, gibele hildako emaile batetik etorriko da. Batzuetan ordea, pertsona osasuntsu batek, bere gibelaren zati bat emango dio paziente zehatz bati. Hemendik aurrera, transplante bat jasan duen pertsonak, hainbat fármaco hartu beharko ditu bizi osoan zehar, gorputzak gibel berriari uko egitea ekiditeko.
Hemen duzue bideo bat hemen esandakoa laburki azalduko dizuena:
"What's New" Page Retirement
-
[image: MedlinePlus logo]
Thank you for your interest in MedlinePlus, where you can find
authoritative and easy-to-understand information about diseases, ...
Hace 7 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario