miércoles, 30 de diciembre de 2009

BIHOTZEKO TRANSPLANTEEN HISTORIA

1967ko abenduaren 3an Hegoafrikako Capetown hiriko Groote Schur Hospital-ean Christian Barnard doktoreak lehen aldiz burutu zuen bihotz-transplantea gizakian. Gertakizunak ikaragarrizko arrakasta eduki zuen komunikabideetan (oso ulergarria, bestalde), baina mundu osoko zentru medikorik ospetsuenetan ere berotasun handiz eta oso begi onez hartu zen.


Egun hartan, Louis Warkansky-k (55 urteko gizonak) beste pertsona baten bihotza munduan lehen aldiz bereganatu zuen. Denise Darvall, 25 urteko neska gaztea, trafiko-istripu batean hil zen eta haren bihotza 18 egunez bizi izan zen Warkansky-ren gorputzean, hartu zuen tratamendu inmunogutxitzaile gogorragatik arnas infekzio batek heriotza ekarri zion bitartean.


Lehen aldian, bi talde mediko aritu ziren lanean aldi berean; emailearen eta hartzailearen gorputzetan hain zuzen. Hartzailearengan odol-ponpaketa artifizialki mantentzen zen bitartean (bihotza aurrez erauzi bait zitzaion), ponpaketarako beste ekipo mekaniko batekin emailearengandik lortutako bihotzean odol-garastapena mantentzen zuten. Esan beharra dago, dena den, transplanteen teknikari hasiera eman ziona Kaliforniako Stanford Unibertsitateko Sanway doktorea izan zela; lehendabizikoz teknika 1960an deskribatu bait zuen.


Barnard-ek egindako transplanteak muga mediko eta zientifiko guztiak gainditu zituen eta publizitate ikaragarria eman zitzaion Barnard berari, “bihotz-prentsa” deitzen denaren orrialde-mordo bat betetzera iristeraino. Aitzakia guzti horiek alde batera utziz, lehenengo bihotz-transplantearen garrantzia eta ondorengoetan edukitako ondorioak zalantzarik gabekoak dira.


Lehenengoaren atzetik, bihotz-transplanteak mundu osoan zehar ugaldu ziren (gehiegitxo agian?) urtebeteko epean burutu zirenak ehundik gora izanik. Horietakoa da Barnard doktoreak berak Philip Blaiberg mediku odontologoari egin ziona (19 hilabetez iraun zuen bizirik).

Transplanteen historia ordea, zaharragoa da eta duela hirurogei urte baino gehiago hasi zen; animaliekin, modu esperimentalean.

Informazio hau zientzia. net- etik lortu dut.

lunes, 28 de diciembre de 2009

ZIRROSIA

Zirrosia, gibelean agertzen den orbain multzo bat da. Hau, lesio edo iraupen handiko gaixotasunek sor dezakete. Horrela, orbainez beterikjo ehun honek ezingo du bere funtzioa bete, hala nola, proteinak sortu, infekzioei aurre egin, odola garbitu, elikagaien digestioan lagundu edo energiaren metaketa. Horrela, zirrosiak ondorengo arazoak ekar ditzake.
· Hemorragiak erreztasun handiarekin ager daitezke eta baita sudurrean odola ere
· Abdomen eta hanken handipena
· Gibelean sartzen den zainean presioaren handipena
· Hestegorri eta urdaileko zainen dilatazioa
· Giltzurrunetako gutxiegitasuna
Horrela, zirrosia pairatzen duten gaixoen %5ak gibeleko kantzerra izango du ondoren.
Zirrosiak hainbat kausa izan ditzake. Estatu Batuetan, kausa ohikoenak, alkoholismoa eta hepatitisa dira. Ez dago orbainak desagertaraziko dituen tratamendurik, halere, komenigarria da gaixotasuna tratatzea, hau okertzea ekiditeko. Baina orbain kopurua handiegia bada, gibeleko transplante batera joko dute medikuek.
Kasu gehienetan, gibele hildako emaile batetik etorriko da. Batzuetan ordea, pertsona osasuntsu batek, bere gibelaren zati bat emango dio paziente zehatz bati. Hemendik aurrera, transplante bat jasan duen pertsonak, hainbat fármaco hartu beharko ditu bizi osoan zehar, gorputzak gibel berriari uko egitea ekiditeko.
Hemen duzue bideo bat hemen esandakoa laburki azalduko dizuena:

sábado, 26 de diciembre de 2009

AREAKO TRANSPLANTEA

Glukosa edo azukrea metabolizatzeko behar dugun intsulina sabelaren sakonean dugun pankreas izeneko errai batek jariatzen du. Behar adina intsulina sortzeko gai ez denean diabete izeneko eritasuna agertzen da, odoleko glukosa-mailak gora egiten du eta gorputzeko zenbait errai eta kokapenetan kalteak sortzen ditu (giltzurrunetan, bihotzean, begietan etab.etan).
Diabetea tratatzeko era bat baino gehiago dago, eta horietako bat intsulina egunero ziztatzea da.
Pankreasen transplanteari esker gaixoa egunero intsulina ziztatu beharretik libra dezakegu, baina transplantearen porrota saihesteko beharrezkoa izaten da tratamendu inmunosupresorea eta normalean horretarako erabiltzen diren hiru medikamentuek ere nahi ez diren efektuak sortzen dituzte: azatioprinak hezur-muina kaltetzen du, ziklosporinak giltzurrunei erasan diezaieke eta esteroideak odoljario gastrointestinalak sor ditzake.
Transplantea egin zenetik 5 urtera giltzurrunetako biopsia bat eginez aztertzen baldin badira eta intsulinarekin 5 urtez tratatutako beste gaixoei egindako biopsiekin konparatzen baldin badira, ez da irabazirik izaten. Beraz giltzurrunetako funtzioa hobetzeko asmoz ezin da pankreasko transplantea defendatu.
Nazioarteko Erregistro bateko datuak erabiliz, Estatu Batuetan 1992rarte egindako 2.103 trasplanteetatik 1, 2 eta 3 urtera % 71, % 66 eta % 59 ziren hurrenez hurren oraindik funtzionatzen zutenak.
Datu hauek guztiak kontutan hartuta gaur egun ezin da pankreasen transplantea defendatu. Salbuespen bakarra intsulinarekin ezin kontrola daitekeen gaixoa, eta ondorioz bere bizia arriskuan duena, izan daiteke. Guztia alda daiteke transplantearen emaitza hobetzen bada, tratamendu inmunusupresore seguruagoak aurkitzen baldin badira eta diabetearen ondorio kaltegarrietan transplantea eraginkorragoa dela frogatzen bada.
Egoera oso ezberdina da diabetearen ondorioz giltzurrunak gutxiegitasun sakona dutenean, hau da, bizirik irauteko dialisia behar denean. Kasu honetan giltzurrunaren eta pankreasen transplante bateratua egin daiteke. Gainera, ez dakizkigun arrazoiak medio, pankreasen biziraupena hobea da errai hori bakarrik transplantatu denean baino (% 75eko biziraupena urtebetera). Hala ere transplante bikoitzari dagokionez galdera asko gelditzen da erantzuteke eta beharrezkoa da transplante bikoitza giltzurruneko transplante soilarekin konparatuko duen ikerketa ona egitea.

jueves, 24 de diciembre de 2009

TRANSPLANTE DE RIÑÓN


Un trasplante renal es una operación para colocarle un riñón sano en su cuerpo. El riñón trasplantado asume la función de los riñones deficientes y usted no necesitará más tratamiento con diálisis.
Durante un trasplante, el cirujano coloca el riñón nuevo en la parte inferior del abdomen y conecta la arteria y la vena renales del mismo a las de su riñón. Con frecuencia, el riñón nuevo comenzará a producir orina en cuanto la sangre comience a fluir a través de él. Pero algunas veces necesita algunas semanas para empezar a funcionar.
Muchos riñones trasplantados vienen de donantes que fallecen. Algunos provienen de familiares en vida. La espera de un riñón nuevo puede ser larga. Las personas a quienes se les haya hecho un trasplante deben tomar medicamentos el resto de sus vidas para impedir que su organismo rechace el riñón trasplantado.



Informazio hau medlinePlus- etik atera dut.

martes, 22 de diciembre de 2009

ZER DIRA TRANSPLANTEAK?

Transplantea medikuntzaren arloan gorputz batetik beste batera organo bat lekuz mugitzeko teknika da.
Beti ere, emailearen organoa osasuntsua eta hartzailearena kalteturik daudenez burutzen da operazioa ebakuntza-gelan.
MOTAK:
Hauek dira organorik transplantatuenak, parentesi artean 2007an EAEn egindakoak erakutsiz:
1.Hezurra.
2.Kornea.
3.Giltzurrunak.
4.Gibela.
5.Birikak.
6.Bihotza.
7.Hezur-muina.
ERREFUSA:
Organo berriak hartzailearen gorputzarekin ahalik eta kidetasun immunologikorik handiena eduki behar du errefusa ez gertatzeko, hau izanda oso konplikazio larria eta prozesu guztiaren porrota. Errefusaren aukerak murrizteko, paziente hartzaileak transplantea jaso ondoren farmako immunosupresoreak hartu behar izaten ditu, normalean bat baino gehiago. Medikazio honek, beste alde batetik, albo-ondorio ugari dakartza, eta hauetako nagusiak prebenitzeko beste farmako batzuk ere hartu behar dituzte.

Informazio hau www.wikipedia.org- etik hartu dut.

domingo, 13 de diciembre de 2009

miércoles, 9 de diciembre de 2009




Google enpresak aurkezten duen Google Health izeneko zerbitzu berri honen bidez, norbere historial medikoa interneten eskegitzea ahalbidetzen du, beste mediku batek diagnostikatu ahal izateko. Horrela, kanpora bidaiatuz gero, aukera izango dugu gure betiko medikuak gure osasun jarraipena burutzeko.
Nahiz eta oraindik Estatu Batuetan soilik izan erabilgarri, honen arrakasta ikusita, etorkizun hurbil batetan Espainian ere denon eskura egongo da.
Interesik izanez gero, hemen uzten dizuet linka zuon historial klinikoa egiteko. Gainera, azalpen bideo bat ere aurkezten da; hala ere, beharrezkoa da gmail helbidea izatea.
http://www.google.com/intl/es-ES/health/about/index.html